Politika

Iñigo Urkulluk Akitania-Euskadi euroeskualdeko presidentetza hartu du

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Bordelen bildu da Alain Roussetekin, euroeskualdeko orain arteko lehendakariarekin. Garraioan Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko loturak areagotu nahi dituzte, Donostia eta Hendaia artean eta Hendaia eta Astigarraga artean.

Urkullu eta Rousset, gaur, Bordelen. A. RENTERIA
Aitor Renteria.
2014ko apirilaren 28a
07:30
Entzun

Euskadi-Akitania euroeskualdeak 1,1 milioi euroko aurrekontua izango du, Eusko jaurlaritzak eta Akitaniak erdi bana jarriko dutena. Orain arteko lanei jarraipena emango dietela jakinarazi dute bilkuraren ostean, eta bost proiektu nagusi nabarmenduko dituztela jakinarazi du: arlo sozioekonomikoetako mugaz gaindiko elkarlan proiektuak bultzatuko dituzte, ekainean aurkeztuko duten Akitania-Euskadi 2020 plan estrategikoa, euroeskualdearen ikusgarritasuna sustatzea, eragile sozioekonomikoen arteko elkarlana sustatuko dute eta garraio arloan tren bidezko loturak bilatuko dituzte.

Azken horri dagokionez, bi dira azpimarratu beharrekoak. Batetik, jakinarazi dute ekainetik aurrera hiru tren iritsiko direla egunero Hendaiara EAEtik, eta datorren urtetik aurrera, bertatik Astigarragara beste hiruna tren iristea aurreikusten dute (AHTaren geltokietako bat Astigarragan egitea aurreikusita dago). 2017rako adierazi dute zuzenean posible izango dela Bordelen trena hartu eta Donostiara iristea, inolako aldaketarik egin gabe bidean, hirugarren errail baten bidez. 

Hori hurbileko trenari dagokionez. AHTari dagokionez, Europari "engaiamendu handiagoa" eskatuko diote  AHT sustatzeko unean, eta Euskal Y-arekiko lotura berma dezala eskatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.