Politika

Iñigo Urkulluk EAk kontsultaren inguruan hartutako jarrera kritikatu du

Konstituzionalak legez kanpokoa dela erabaki arren galdeketa egin beharra dagoela birritan adierazi du Unai Ziarreta EAko presidenteak, eta asmo horren aurka egin du EAJko buruak. Datozen hauteskundeetarako “EArekin koalizioan izandako esperientzia” kontuan hartuko ditu EAJk.

2008ko abuztuaren 13a
16:28
Entzun
Unai Ziarreta EAko presidenteak azken asteetan behin baino gehiagotan adierazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak galdeketa legez kontrakoa dela erabaki arren aurrera egin beharra dagoela. Asmo hori Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen zuhurtziarekin ez doala bat adierazi du Iñigo Urkullu EAJko presidenteak gaur Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Halaber, galdeketaren zilegitasuna defendatu du Urkulluk. Hurrengo hauteskundeetan EArekin koalizioa osatzeko aukera zalantzan jarri du, eta orain arte “koalizioan bildutako esperientziak” kontuan hartuko dituztela nabarmend du EAJko presidenteak.

Bestalde, jeltzaleak ETAren jomuga izan daitezkeela berretsi du, lehengo astean egindako adierazpenen ildotik. Bere ustez, EAJ ETAren etsai politikoa da. Urkulluren hitzetan, ETAko hainbat kide indarkeria ekintzen inguruko eztabaida eta hausnarketa sakona egiten ari dira. Honez gain, etakideak ”lehenengo eta bigarren mailako presoak” ote dauden ere hausnartzen ari direla uste du Urkulluk. Eztabaida hori logikoa da EAJko presidentearen ustez, espetxean hogei urte daramatzan presoak “ETAk bahituta” bizi den galde baitiezaioke bere buruari.

Azkenik, ezker abertzaleak eta euskal gizarteak orokorrean, kondena hitza aipatu gabe ETAren ekintzak justifikatzen ez dituen politikariak behar dituela azaldu du Urkulluk. Bere ustez, hitzen bitartez eman behar zaio irtenbidea gatazkari. Azkenik, EAE-ANV legez kanpo uzteko prozesuak justizia sarritan helburu politikoak lortzeko erabiltzen dela argi uzten du EAJko presidentearen iritziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.