Euskaltegiak

IKAk eta AEK-k karrikan eskatu dute gobernuak zor dien dirua

Giza katea egin dute gobernuaren egoitzaren aurretik Nafarroako Hezkuntza Departamenturaino. Laugarren aldiz atera dira kalera.

Protesta, Iruñeko kaleetan. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
edurne elizondo
2014ko apirilaren 9a
18:39
Entzun

"Euskaltegiak ez ito". Lelo horrek laburbiltzen du Nafarroako IKAko eta AEK-ko ikasleek eta irakasleek Iruñean egin duten protestaren mezua. Karrikara atera dira, laugarrenez, joan den abendutik, Nafarroako Gobernuak zor dien dirua eskatzeko. 2012ko urritik, euro bakar bat ere ez dute jaso. 2013rako 245.000 euroko saila onartuta zegoen euskaltegientzat, baina gobernuak ez du banatu. 2014rako, berriz, diru laguntzen deialdia ere ez du egin Hezkuntza Departamentuak, oraindik ere.

Hori guztia salatzeko, giza katea egin dute euskaltegietako kideek. Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurretik abiatu dira. Estafetatik ailegatu dira Udaletxeko plazara, eta Santo Domingo aldapatik behera, Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean amaitu dute protesta. Euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu dute parte hartzaileek. AEK-ko Helios del Santok eta IKAko Sagrario Alemanek euskaltegien "egoera larria" salatu dute. Diru laguntzarik jaso ez izanak soldatetan eta lan baldintzetan izan du eragina. Gobernuari dagokion zerbitzu publikoa egiten dutela nabarmendu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.