Irudia. Baiona
IKAS BIK EZ DU SINATUKO HITZARMENA
Ikas Bik, hezkuntza elebiduneko gurasoen elkarteak, ez du izenpetuko EEP Euskararen Erakunde Publikoaren hitzarmena, eta, ondorioz, ez ditu hartuko bertan onartutako 20.000 euroko diru laguntzak. Ikas Biren iritziz, EEPk amore eman du Hezkuntza Ministerioaren irizpideen aitzinean. Euskalduntze prozesuan gazteak badira helburu EEPk huts egin duela ondorioztatu du. EEPren diru laguntzak orekatzeko eskatu du, eragile txikiei laguntza emendatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu