B motako meningitisaren ondorioz hil da 4 urteko mutiko bat Donostia Ospitalean; Osakidetzearen arabera, "bat-bateko garapena" izan zuen gaitzak, eta artatu zuten medikuek behar bezala jokatu zuten arren, ezin izan zuten ezer egin heriotzari aurrea hartzeko.
Osakidetzak jakinarazi duenez, Poliklinikara eraman zuen amak umea astelehenean, ondoezik zegoela eta. Sukarra eta zangoetako mina zuenez, odol analisia eginarazi zion pediatrak. Emaitzak jaso bitartean etxera bidali zuen. Azterketaren emaitza jasotzea, berehala hotsegin zion amari, eta anbulantzian eraman zuten mutikoa Donostia Ospitaleko Pediatria atalera. Zainketa Intentsiboen Gunean ingresatu zuten, baina ezin izan zuten ezer egin heriotza saihesteko. Gaitza "bat-batean" garatu zela azpimarratu du Osakidetzak, eta ez zela akatsik egin umeari eman zitzaion tratuan.
Donostiako Orixe ikastolako ikaslea zen hil den mutikoa. Hori dela eta, bilera egi zuten atzo Osakidetzako arduradunek ikastetxeko ikasleen gurasoekin, eta atzo bertanantibiotikoa eman zieten haurrei, badaezpada. Nolanahi ere, lasaitasunerako deia egin dute Osakidetzako arduradunek: kasu bakar bat dela uste dute, ikaskideetatik inork ez baitu sintomarik adierazi. Burukomin handia, sukarra, gorakoa eta azalean orbanak ateratzea dira sintometako batzuk.
Gizartea
Ikaskide bat meningitisarekin hil dela eta, antibiotikoa eman diete Donostiako Orixe ikastolako ikasleei
Lasaitasunerako deia egin du Osakidetzak, eta ikaskideen artean inork ez duela sintomarik adierazi nabarmendu du; hots, kasu bakar bat dela. 4 urteko mutikoa astelehenean hil zen Donostia Ospitalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu