Ikasle Abertzaleak, planto eske

2014ko urtarrilaren 30a
13:10
Entzun

Mobilizazio ugari egin asmo dituzte IA Ikasle Abertzaleek LOMCE legearen kontra, eta deialdi nabarmenena martxoaren 27rako egin dute: greba orokorrerako deia unibertsitatean. Agerraldia egin zuten atzo, Iruñean. Taldeko ordezkariek adierazi zuten «ultimatum bat» eman dietela Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza alorreko arduradunei; lege horren kontra egiteko esan diete, ez ezartzeko. Otsailaren 25aren arteko epea jarri dute, eta behin muga hori gaindituta ez badute ikusten legea ez ezartzeko erabaki argirik, «ikasle mugimendu handi bat» eragin nahi dute. Mugimendu iraunkorra izango dela esan dute, «eraikitzailea», eta grebarako deia izango dela ardatza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.