HEZKUNTZA

Ikasle Eguna azken aldiz ospatuko du IAk azaroaren 16an

25. urteurrena ospatuko du aurten ikasle erakundeak, Gose taldeak ondutako abestiak lagunduta. Bideoa: Gosek eginiko kanta. [Youtube]http://youtu.be/eUABgpg8yPw[/Youtube]

Maite Asensio Lozano.
2013ko irailaren 10a
13:43
Entzun

Mende laurdena beteko du aurten Ikasle Abertzaleak erakundeak, eta urteurrenarekin batera, aldaketak egingo ditu taldeak bere jardunean. Urtero Ikasle Eguna ospatzeari utziko dio, eguerdian BilboRock aretoan eginiko ekitaldian azaldu dutenez, Bilbon: “Formatu handi bat prestatzeak denbora eta indar handia kentzen digu, eta, azken batean, eragile sozial eta politiko gisa, beste ekimenetan parte hartzea eragozten digu”. Azaroaren 16an ospatuko dute azken aldiz, Azken Ikasle Dantza izeneko ekitaldiaren bidez.

25. urteurrenaren harira Gose taldeak egindako kantua eta bideoklipa ere aurkeztu dute gaur. Ines Osinaga abeslariak nabarmendu du “iraultza” dela konponbide bakarra: “Hizkuntzak ikastea inportantea dela hainbeste entzuten dugun honetan, mundu guztiak argi uler dezan, guk ingelesez bota dugu: Revolution is the solution”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.