400 bat lagun elkartu dira antolatzaileen arabera Donostiako Antigua auzoko frontoian, Garaia delako, bai eskolak euskalduntzeari ekimenaren amaiera ekitaldia jarraitzeko. Antzerkilariek, Porrotx pailazoak eta Peio eta Pantxoa kantariek alaitu duteeuskararen aldeko mezuez betetako ekitaldia. Bertaratu direnen artean, Ikastolen Konfederazioko, Kontseiluko, LABeko, Ikasle Abertzaleko, Udalbiltzako, Batasuneko eta unibertsitate ezberdinetako ikasleen ordezkariak izan dira, besteak beste.
Eskolak belaunaldi berriak euskaldundu behar dituela, eta ikasleak euskaldun osoak izateko bidean beharrezkoak diren neurri guztiak martxan jarri behar direla, adierazi d uEskolak Euskaldundu Herri Ekimeneko ordekariek. «Ikasle guztiei euskara irakasteko sistema beharrezkoa da. Ikasleen hizkuntz eskubideak errespetatzea da gako nagusia», adierazi du Mari Carmen Urteaga LABeko ordezkariak eta Kalen Astiz Sortzen Ikasbatuazkoak, herri ekimena osatzen duten gainerako guztien izenean.
Ikasle guztiek euskara ikasteko sistema eskatu du Eskolak Euskaldundu ekimenak
Kanpaina amaitzeko jaia egin dute Donostiako Antigua auzoan, Porrotx pailazoarekin, eta Peio eta Pantxoa kantariekin. Ikastolen Konfederazioko, Kontseiluko, LABeko, Ikasle Abertzaleak-eko, Udalbiltzako, Batasuneko eta unibertsitateetako ikasleen ordezkariak izan dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu