•Perkins: braillez idazteko makina da. Zazpi tekla ditu: puntuei dagozkien sei, eta hutsuneak adierazteko zazpigarrena. Ikasle itsuen tresna nagusia da: idatzitakoa ukituz berehala irakur dezakete.
•Informatika programak: batetik, Jaus izeneko audio programa PDF eta testu dokumentuak irakurtzeko erabiltzen dute; bestetik, karaktereak handitzeko programa ere erabiltzen dute, ikusmen pixka bat dutenek hobeto irakur dezaten. Ordenagailu arruntetan instalatzen dituzte biak, itsuek edo ikusmen urria dutenek erabili ahal izan ditzaten.
•Lupak: ikusmen pixka bat dutenek erabiltzen dituzte papera irakurtzeko, bai eskukoak zein pantailakoak.
•Liburu digitalak: testuliburuak zein literaturakoak irakurri eta grabatu egiten dizkiete itsuei. Makina bereziak dituzte horiek irakurtzeko.
•Braille lerroa: teklatuaren azpian jartzen dute; pantailan ageri den dokumentua braillera egokituta agertzen da lerroan.
•Braille liburuak: Testuliburuak braillera egokitzen dituzte IBT zentroetan: lehenik, irakasle ibiltariek transkripzio lana egiten dute, adibidez, paperean ageri diren marrazkiak edo grafikoak hitzez deskribatuz; ondoren, inprimatu eta koadernoan biltzen dituzte; azkenik, eskolako irakasleentzako erreferentzia batzuk eskuz idazten dituzte—orrialdeak, ariketen ordena...—. Ikasle bakoitzak bere liburua du, materiala berrerabiltzea zaila baita: brailleko puntuak higatu egiten dira.
Ikasle itsuentzako baliabideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu