IKASLEAK, ERASOEN AURKA
Hezkuntza sistema propioa, nazionala, aldarrikatu zuten atzo IA Ikasle Abertzaleek deiturik Amurrion (Araba) bat egin zuten ikasleek. Ikasle Egunaren barruan ekitaldi sorta zabal bat egin zuten, eta horien barruan manifestazioa egin zuten arratsaldean. Ikasleoi erasorik ez! Hezkuntza sistema nazionala! zioen pankartaren atzean ikasleen eskubideak aldarrikatu zituzten. Hainbat eragile politiko eta sozialek bat egin dute ikasleen aldarrikapenekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu