Ikasleei sexu gehiegikeriak egiten zizkien irakasle bati bost urteko espetxe zigorra jarri dio Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Erandioko ikastetxe batean egin zizkien gehiegikeriak umeei; ukituak egiten zizkien sexu organoetan. Guraso batek salaketa jarri ondoren, eskola ematen zuen ikasgelan kamerak jarri zituen Ertzaintzak, eta horrela baieztatu ahal izan zituzten erasoak. Sei umeri eraso egin ziela frogatutzat jo du epaileak. 33.000 euro pagatu beharko ditu kalte-ordainetan, eta ezingo du irakasle aritu hamabost urtean.
2009-10eko eta 2010-11ko ikasturteetan egin zituen erasoak. 5 eta 8 urte arteko umeekin ikasgelan bakarrik zegoela hurbiltzen zen haiengana eta egiten zizkien ukituak. 2011ko urtarrilean jarri zuten kamera bat ikasgelan, eta lehen egunean bertan atzeman zuten; ikusi zuten gelako pertsiana jaitsi eta ordenagailuan ari zen ikasle bati nola egin zizkion ukituak. Atxilotu egin zuten gizona, eta espetxeratu egin zuten; bi hilabete pasa egin zituen kartzelan.
Polizia etxean aitortu zuen erasoak egin zituela, eta damua agertu zuen; epaiketan, ordea, errugabetzat jo zuen bere burua. Bideoa frogatzat harturik zigortu dute. Abusuetako batengatik ezarri diote kartzela zigorra, Espainiako Zigor Kode berriari jarraituz; hura aldatu aurretik egin zituenez beste erasoak, kalte-ordaina pagarazi diote kasu horiengatik.
Ikasleei sexu abusuak egin zizkien maisuari kartzela zigorra jarri diote
Erandioko eskola batean egin zien eraso ikasleei irakasleak, eta kamerak jarrita harrapatu zuten; bost urteko zigorra du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu