Ikasleen greban izandako polizien jazarpena salatu dute

2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Joan den asteko ikasle greban izandako polizia jazarpena salatu zuten atzo hainbat ikaslek Gasteizko campusean. Jende asko batu zen Ertzaintzak zein unibertsitateko segurtasun langileek izandako jarrera salatzeko. Haien esanetan, Poliziaren jarrera «bortitzak» eta «irainak» jasan behar izan zituzten, eta milaka euroren isunak ere bai: «Polizia behin betiko kanporatzea eskatzen dugu, eta lanean segituko dugu gure eskubideen defentsan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.