Ikastetxe bereizleen itunak bermatu dituzte erreforman
Hezkuntza erreforma baliatu du Espainiako Gobernuak neskak eta mutilak bereizten dituzten ikastetxeen itunak bermatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenak legezko jo zuen eskola horiek itunez kanpo uztea, baztertzaileak direlakoan. Orain, legean propio aipatuko dute itunpean egon behar dutela ikastetxe horiek. Iruñean adierazpen bat aurkeztu zuten atzo eskola horietako buruek eta guraso katolikoen elkarteak, Nafarroako pertsona ezagun batzuek babestuta. Gurasoek eskola horiek hautatzeko modua izan behar dutela eta itunpean egon behar dutela defendatu dute agirian. Nafarroako Ikastolen Elkarteak ere esan du legezkoak direla ikastetxe bereizleak eta gurasoek aukeratzeko eskubidea dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu