Ikastolak "babesten" jarraituko duela esan du Gipuzkoako Foru Aldundiak

2015eko otsailaren 6a
13:46
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak ikastolen mugimendua "babesten jarraitzeko konpromisoa" berresten duela iragarri du auzitegiaren azken erabakia jaso ostean. Foru aldundiak lanean jarraituko duela esan dute, "orain arte egin duen bezala, euskararen lurraldean hizkuntzaren normalizazioa lortzeko, eta determinazio horrekin segituko du eragileekin lankidetzan".

Foru aldundiaren arabera, epai honek zilegitasunaren arazoa jarri du mahaiaren gainean. “Gobernu honi zilegitasuna ez diote ematen Espainiako estatuko aparatuek, herriak baizik", esan du Zigor Etxeburua Euskarako zuzendariak. Haren ustez, argi geratu da egungo marko juridiko eta politikoek traba egiten diotela normalizazioari. "Horregatik, euskararen normalizazioa nahi badugu, geure marko burujabea behar dugu: independentziara bidea egin behar dugu”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.