Politika

Ikasturte politiko berriarekin batera, "elkarbizitza itunak berritzeko" garaia heldu dela nabarmendu du Ibarretxek

Ikasturte berriarekin batera, "garai garrantzitsu eta zoragarria" hasten dela adierazi du gaur Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Donostiako Miramar Jauregian; hain justu, ohiko duenez, egoitza horretan egin du Eusko Jaurlaritzak opor ondorengo lehen batzarra. "Garai zoragarri batean gaude, zeinetan euskaldunok gure etorkizuna erabakiko dugun", azaldu du. Sasoi berriak bi oinarri izango dituela nabarmendu du: elkarrizketa politikoa eta indarkeriarik eza; halaber, bi helburu: alderdien arteko inkomunikazioa apurtzea eta "euskaldunen elkarbizitzarako itunak berritzea".

2003ko irailaren 2a
15:04
Entzun
Ildo horretatik, PSOEk Santillana del Maren (Kantabria) Espainiako Estatuaren eraketa berritzea proposatuz onartutako agiria gustura hartu duela onartu du Ibarretxek, hain zuzen ere, zeharka, bere proposamenari arrazoia ematen diolako. "PSOEk proposamen horren bidez, lehendakaria proposatzen ari deneztabaida politikoa legitimatu du. Izan ere, azken batean, ni esaten ari naizena da gure artean elkarbizitzeko proiektu berri bat artikulatu behar dela, eta, ondorioz, elkarbizitza proiektu berri bat sortzeko proposamena egiten duen guztia eztabaidaren beharra onartzen ari da", esan du.

Irailaren 26an, Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan, bere proposamena "argi eta zehatz" aurkeztuko duela agindu du Jaurlaritzako lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.