Pozik agertu dira Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideak ikasturtearen amaieran Gasteizen egin duten agerraldian. LOMCEri planto egin diotelako, zorionak eman dizkiete hezkuntza eragileei. Halaber, aurrerantzean ere hezkuntza sistema propioaren aldeko lanean jarraituko dutela adierazi dute. "Aurtengo ikasturtea LOMCEren aplikazio urtea izan bada ere, indartsu gaude. Beraz, ozen aldarrikatu nahi dugu: indar nahikoa dugu aurten bezala datorren ikasturtean LOMCEri planto egiten jarraitzeko".
Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleei egin nahi zizkieten frogen aurrean hainbat eragilek hartu duten jarrera txalotu dute, besteak beste. Izan ere, guraso askok uko egin zioten froga egiteari.