Baionako Herriko Etxean aurkeztu dute proiektua, BAMeko eta Aturri sindikatuko agintariak lagun zituztela. Lapurdiko proiektua gauzatzean IKEA suediarrak bi saltoki izango ditu Euskal Herrian, lehenagotik badauka beste bat-eta Barakaldon (Bizkaia).
Guztira 22-23 hektarea lur eskuratuko ditu IKEAk Baionak, Mugerren eta Hiriburuk muga egiten duten lurretan, A-63 eta A-64 autobideak banatzen diren lekutik hurbil. Horietatik 7-8 hektarea baliatuko dituzte proiektua eraikitzeko. IKEAk bere saltokia egiteko 23.000 metro koadro erabiliko ditu, eta beste 33.000 metro koadro merkataritza guneko osterantzeko denda eta saltokientzat utziko dituzte.
Merkataritza zentroan beste zein etxe eta saltoki sartu IKEAk berak erabakiko du, baina dagoeneko agindu du elikagai dendarik ez dela izango.
Guztira 88 milioi euroko inbertsioa egingo du IKEAk Lapurdiko merkataritza zentro hori abian jartzeko. Proiektuaren bidez 500 lanpostu sortzea aurreikusten dute: 250 zuzenean IKEAn bertan, eta gainerako 250 beste saltoki eta denden bidez.
Gizartea
IKEAk Baionan saltokia egingo du
Altzarien arloko IKEA enpresa suediar handiak Lapurdin merkataritza gune handia egingo du, zehazki, Baiona, Mugerre eta Hiriburuko lurretan. IKEAren saltokia ez ezik, beste denda batzuk ere aterbetuko ditu merkataritza zentroak. Guztira 500 lanpostu sortzea espero dute, eta aurreikuspenen arabera, 2009an zabalduko ditu ateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu