Euskara

Ikearen katalogo berria, euskaraz ere bai

2005ean Barakaldon denda ireki zuenean, euskararen presentzia "anekdotikoa" izan zen.

2008ko irailaren 4a
16:35
Entzun
Ikea Suediako altzari denda katearen Espainiako Estatuko atalak 2009rako katalogo orokorra euskaraz ere plazaratu du. Interneten ere euskaraz irakur daiteke eskaintza. Gaztelania, katalana eta ingelesa ere erabili ditu. Euskal Herrian, Barakaldon (Bizkaia) dauka egoitza.

Katalogo orokorrak 372 orrialde dauzka. Enpresak bestelako ale berezituak ere plazaratzen ditu, baina horiek ez daude oraindik euskaraz.

Ikeak 2005eko martxoan ireki zuen denda Barakaldon, eta orduan euskalgintzak kritikak egin zizkion, saltokian euskararen presentzia "anekdotikoa" zelako. Pixkanaka euskararen erabilera areagotzen joan da. Esaterako, iaz Donostiako autobus geltokietako markesinetan publizitate iragarkiak euskaraz baino ez zituen jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.