Espainiako Poliziak Iker Agirre Bernadal atxilotu zuten atzo Katalunian. ETAkoa delakoan atxilotu zuten. Polizia iturriak aipatuz berri agentziek jakitera eman zutenez, Portboun hartu zuten preso, Perpinyatik Bartzelonara, Sants-ekogeltokira zihoan trenean.
Agirre Bernadalek atxilotu zutenean 3.000 euro zituen soinean, sei nortasun agiri faltsu eta lehergailuak egiteko eskuliburuak ere bai, betiere polizia iturriak aipatuz berri agentziek hedatu zutenez.
Agirre Bernadalen kontrako bilatzeko eta atxilotzeko aginduazegoen. Bizkaiko Lurralde Auzitegiak 2004ko uztailean eman zuen, atentatua eta desordena publikoak egotzita.Agentzien arabera,2004an Barakaldotik ihes egin zuen Agirre Bernadalek.
TAT-EN KEZKA. Torturaren Aurkako Taldeak «alarma gorria» piztu du. Gogora ekarri du Espainiako Poliziak Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu duela Agirre Bernadal. Ondorioz, bost egun inkomunikatuta eduki dezaketela, konfiantzazko abokaturik ez duela izango eta senide eta lagunek eredatozen bost egunetan Agirre Bernadal non daukaten ez dutela jakingo ohartarazi du.
Egoera horretan izan diren milaka lagunek torturak salatu izan dituztela ekarri du gogora, eta dei berezia egin du «alarma gorri egokiak sortzera, inork berriro tortura jasan ez dezan».
Iker Agirre Bernadal ustezko etakidea atxilotu du Espainiako Poliziak Katalunian
TATek esan du atxilotu eta inkomunikatuta dutela, eta torturaren arriskuaz ohartarazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu