Buenos Aires kaleko auzitegian egingo dute Iker Egiraunen kontrako epaiketa. Auzia salatzeko, elkarretaratzea egin dute 10:30ean, auzitegiaren kanpoan, "eskubide zibil eta politikoak babesteko eta salbuespen politiken kontra egiteko". Lesioak, atentatua eta desordena larriak egitea egotzita epaituko dute.
Eleak-en iritzian, "akusazioak oinarritzeko argudioak oso ahulak" dira, eta egiazkoak balira ere, zigor eskaerak "erabat neurriz kanpokoak" dira. Gainera, egun hartan "protesta eskubidea bera indargabetu" zutela salatu du.
Egun hartan hainbat protesta izan ziren. Istiluak eta Poliziaren oldarraldiak ere asko izan ziren, eta baita atxilotuak ere.