Frantziako Poliziak kargurik gabe aske utzi du gaur Iker Elizalde Hendaiako (Lapurdi) hautetsia. Atzo goizean atzeman zuten Hendaian, etxean, ETArekin lotura duelakoan, eta Baionako polizia etxera eraman zuten. Laurence Levert Parisko epailearen aginduz burutu zuten polizia operazioa.
Duela hiru urte Cantal eskualdean (Frantzia) ETAko ustezko hiru militanteren aurkako polizia operazioan eskuratutako informazioei lotu zuen Levertek Elizalderen atxiloketa, ikerketa iturriak aipatuz berri agentziek jakitera eman zutenez.
Hendaiako hautagaitza abertzale eta ezkertiarraren buru aurkeztu zen 2008ko udal hauteskundeen kari, eta ordutik herriko etxean hautetsi da.
Atxiloketa salatzeko eta haren askatasuna galdatzeko, Askatasunak elkarretaratzea antolatu zuen atzo gauean, Hendaiako gaztelu zaharreko itzulgunean. 70 bat lagun bildu ziren.
atxiloketa
Iker Elizalde Hendaiako hautetsia libre utzi dute, kargurik gabe
Atzo atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETArekin lotura izatea egotzita. Laurence Levert epaileak agindu zuen operazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu