Huelvako espetxetik zetorren Galdakaoko presoaren laguna, eta Salamanca inguruan izan zuen istripua, atzo. Biribilgune batetik autobidera sartzera zihoala, autoaren kontrola galdu zuen, eta irauli egin zitzaion, errepidearen bazter batera. Bera atera zen autotik arrastaka, eta, Etxerat-en arabera, ondo dago. Duela hiru urte ere istripua izan zuen pertsona horrek berak.
Elkarretaratzeak egingo dituzte istripua gertatu dela salatzeko. Gaur eta bihar izango dira elkarretaratzeak, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.