Iker taldearen Baionako egoitza estreinatu dute
BAIONA. Iker taldeak Baiona Ttipian duen egoitza estreinatu zuen atzo. Ekitaldian presente egon ziren Andres Urrutia Euskaltzainburua eta Jean Haritxelhar Euskaltzainburu ohia, Frantziako CNRS ikerketa taldeko ordezkariak, Bordele 3 unibertsitatekoak eta Paue eta Aturri Aldeko Herrietako unibertsitateko ordezkariak. Euskararen eta euskal testuen inguruko ikerketa toki horretan zentralizatzeko parada eskainiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu