Goizeko seiak aldera gertatu dira atxiloketak, eta DNAT Terrorismoaren Aurkako Frantziako Dibisioak eta Tolosako Polizia Judizialak gidatu dute operazioa Laurence Le Vert epaileak aginduta. Etxebizitza batean zeuden hiru lagun horiek, Cahorsen, eta han atzeman dituzte.
Agentziek zabaldu dutenez, armatuta zeuden, baina, hala ere, ez da enfrentamendurik izan ustezko ETAko kideen eta Frantziako Poliziaren artean. Atxilotutakoak Jose Kandido Sagarzazu Gomez donostiarra,Juan Miguel Illarramendi oñatiarra eta Claude Recart baionarra direla zabaldu dute ikerketako iturriek.
Iturri horien arabera, ETAren logistika taldekoak dira atxilotuak, eta matrikula eta agiri faltsuak egiten zituzten. Efeagentziaren arabera, 400 kilo lehergai (sosa kloratoa) eta zenbait arma atzeman dizkiete. Nolanahi ere, lehergaia eztandarazteko detonagailurik ez dute aurkitu.
Atxiloketak
Ikerketako iturrien arabera, Kandido Sagarzazu, Juan Miguel Illarramendi eta Claude Rekart dira Cahorsen atxilotutakoak
Frantziako Poliziak ETAko ustezko hiru kide atxilotu gaur goizean Cahorsen, Frantzia hego-mendebaldean, Tolosatik ehun bat kilometrora. Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, Jose Kandido Sagarzazu 28 urteko donostiarra, Juan Miguel Illarramendi 37 urteko oñatiarra eta Claude Rekart 34 urteko baionarra izan daitezke atxilotutakoak. Halaber, 400 kilo lehergai atzeman dizkietela zabaldu du Efe agentziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu