Aztiker zentroak Udalbiltzaren eskariz egindako ikerketan 293 egitasmo kohesionatzaile aztertu dira. Lau ideia azpimarratu dituzte:
Ekintza aniztasuna. Eremu askotako ekintzak identifikatu dituzte ikerketan, batez ere ekonomia, kultura eta euskara alorretakoak. Azken urteetan, bestalde, gai batzuk indarra hartzen ari dira: ekonomia, komunikazioa eta feminismoa.
Goranzko joera. Euskal Herria saretzeko egitasmo gehiago bildu dituzte azken urteetan.
Muga gainditzeko erronka. Ipar eta Hego Euskal Herrian diharduten proiektuak dira ikertutako gehienak, baina mugaren alde batean bakarrik dihardutenak ere asko dira. Eragile batzuek nabarmendu dute Euskal Herri osora zabaltzeko zailtasuna dagoela. Erronka hor dakusate.
Koordinazio erakunde baten beharra. Aurrera begirako lan ildoetan, estrategia partekatu baten beharra azpimarratu dute eragileek, baita koordinazio erakunde batena ere.
IKERKETAREN IDEIA NAGUSIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu