Krisia Ezker Batuan

Ikerketaren txostena aurkeztuko dio Aranak zuzendaritzari gaur

Aranaren dimisio eskaeraren atzean, Madrazoren aldekoak daudela salatu dute Ezker Batuko zenbait arduradunek.

2011ko uztailaren 18a
09:34
Entzun

Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak gaur aurkeztuko dio alderdiaren zuzendaritzari Araban duen krisi sakonaren inguruan egin duen ikerketaren txostena. Arabako bi batzarkideen babesaren truke EAJri ustez hainbat kargu eta diru eskatu ziotelako sortu zen krisia.

Ostiralean EAJri gertatutakoa idazteko 48 ordu eman zizkion Aranak, eta esan zuen Arabako batzorde iraunkorraren txostena bere gain hartuko zuela. Kontxi Bilbaori, David Lozanori, Nerea Galvezi, Mertxe Etxezarretari, Serafin Llamasi eta Javier Madrazori eurek ere euren bertsioa idatziz emateko eskatu die.

Larunbatean 300 militantek bere dimisioa eskatu arren, ez duela dimitituko esan zuen Aranak, eta "sorgin ehiza" salatu zuen. Atzo Ezker Batuko zenbait arduradunek salatu zuten dimisio eskaera horren atzean Madrazoren aldekoak daudela. Carmen Martiarenak, Ubaldo Ortizek, Mertxe Larrouik, Antxon Karrerak, Isabel Saludek eta Angel Baok sinatu zuten ohar hori.

Hiru hilabete barru egingo dute ezohiko batzarra Ezker Batuan, alderdia batzeko asmoarekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.