Dos Hermanaseko (Espainia) Instrkuzio Auzitegiak abiatu du ikerketa, eta auzia haren esku uztea erabaki du Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegiak. Iruñeko Udaltzaingoak atestatua zabaldu du, eta barnean hartu Dos Hermanasko erasoko biktimaren abokatuaren komunikazio bat. Hark salatu zuen emakumea, gizon batzuekin festan izan ondoren, "ezer gogoratu ezinik, bere ondasunik gabe eta buruko eta hanketako minez" esnatu zela.
Dos Hermanasko base militarretik gertu egin zioten eraso, eta emakumearen abokatuak base horrekin lotzen du sanferminetako bortxaketagatik atxilotuta daudenetako bat.
Iruñeko sanferminetako lehen egunean atxilotu zituzten bost gizonezko, emakume bat bortxatzea egotzita. Auzia ikertzen ari zirela, akusatuetako lauri beste eraso bat egotzi zieten.