Internet

IKTeroak euskarazko bloga seigarren geratu da Euro Blog Awards sarietan

2009ko apirilaren 24a
18:52
Entzun
Europako blog onenak saritzen dituen Euro Blog Awards sarietan IKTeroak euskarazko bloga seigarren geratu da. Gaur eta bihar artean ari dira Nonick jaialdia ospatzen, EITBren Bilboko egoitza nagusian. Jaialdia Spri komunikazio taldeak antolatu du, Alianzorekin elkarlanean



Gaurkoan, Europako blog eta bideoblog onenak saritu dituzte. Eurovision sistema bidez egin dute bozketa eta epaile bakoitzak bat, bi eta hiru puntu banatu behar zituen. IKTeroak bost puntu lortu ditu eta, horietatik, Portugaleko epaileak hiru eman dizkio.

Lehen postua netzpolitik Alemaniako blogak eskuratu du. Hamabi adituk osatutako nazioarteko epaimahai batek izan du saritua hautatzeko ardura.

Sustatu zen euskarazko beste hautagaietako bat.

Bideoblogen atalean berriz, Internet erabiltzaileek LaComuna.tv saritu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.