Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik ikur frankistak kentzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak gaur, alderdi guztien babesarekin. Aralarrek aurkeztu zuen proposamena, eta EAJk eta PSE-EEk zuzenketak jarri zizkioten. Jaurlaritzari eskatuko diote egiteko katalogo bat EAEn dauden ikur frankistena. Horrekin, Eudelen eta Jaurlaritzaren arteko mahai bat eratzea proposatu du legebiltzarrak, ikurrak kentzeko bideari ekiteko.
Gainera, Jaurlaritzari eskatu diote ez emateko diru laguntzarik ikurrak kentzeari uko egiten dionari. Memoria Historikoaren legea gogoan egin du eskaria Eusko Legebiltzarrak.
Aralarrek -proposamena berak aurkeztu zuen-, adierazi du "iraina" dela oraindik ere sinbolo frankistak egotea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kaleetan.