ikurrak

Ikurren Legea berritzeko proposamen bat landu du Geroa Baik

Instituzioetako ordezkarien gehiengoak hala erabakiko balu, ikurrina jartzeko aukera jasoko luke erreformak. Gaur aurkeztuko die proposamena gobernu akordioa sinatu zuten gainerako alderdiei.

Oteitzan (Nafarroa) iaz ikurrinari egin zitzaion omenaldia. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 25a
16:17
Entzun

Egungo Ikurren Legeak sortzen dituen arazoak" gainditzeko borondatearekin, Geroa Baik hura erreformatzeko proposamen bat aurkeztuko die Nafarroako gobernu akordioa sinatu zuten gainerako alderdiei, EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Dugu-ri. 

Proposamen horren arabera, instituzio bakoitzean ikurrina edo beste ikur bat jartzeko aukera izango litzateke, betiere bertako ordezkari politikoen gehiengoak hala erabakiko balu. 

Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentari eta eledunak seinalatu du Ipar Euskal Herriko hainbat erakunde ofizialetan beste banderen pare jartzen dutela ikurrina, gehiengoz hala erabaki dutelako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.