Zenbait iturriren arabera, Udaltzainek atzemandako lau lagun horiek poliziak dira, baina baieztatu gabe dago. 'Berria.info' Donostiako Udaltzaingoarekin harremanetan jarri da, baina oraindik ezin dutela argibiderik eman agertu dute.
Urgull mendiko ikurriña herritarrek jarritakoa da, eta hain justu, herritarrak dira hondatzen denean zaharra kendu eta berria jartzeaz arduratzen direnak. Donostiako gaztelua zenekomastetako batean ezartzen dute ikurriña.
Politika
Ikurriña kendu dute Donostiako Urgull menditik, eta haren ordez Espainiako bandera jarri dute
Donostiako Urgull mendiko ikurriña —Paseo Berriaren ertzean eta San Telmo museoaren aurreko plazak bat egiten duten parean dago— kendu dute bart gauean lau lagunek, eta haren ordez Espainiako bandera jarri dute. Nolanahi ere, horretan ari zirela Donostiako udaltzainak agertu dira eta pertsona horiek atzeman ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu