Berrehun bat lagun bildu dira gaur eguerdian Donostiako udaletxe atarian, ezker abertzaleak egindako deialdiari erantzun eta ikurriñari omenaldia egiteko. Ikurriña omentzeaz gain, konponbidea aldarrikatu dute: hain justu, Konponbidea gure esku dago. Ikurriña bai, española ez jartzen zuen elkarretaratzearen buruan jarri duten pankartak.
Besteak beste, Joseba Alvarez Batasuneko buruzagiak, Joxean Urkiola LABekoak eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazleak parte hartu dute ekitaldian. Independentziaren eta ikurriñaren aldeko oihuak egin dituzte bildutakoek.
Ertzaintzak hurbiletik jarraitu du ekitaldia. Izan ere, agindu hori eman zion atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk; ekitaldiak ETArekin loturarik zuen kontrolatzeko agindu zien, zehazki.
Politika
Ikurriñari omenaldia egin dio ezker abertzaleak Donostian
Ertzaintzak hurbiletik jarraitu du ekitaldlia, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk hala aginduta. Omenaldiak ETArekin lotura zuela adierazten zuen zantzurik ba ote zen kontrolatzeko agindu zien, zehazki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu