Euskal Herria

Ikurrin erraldoia igo du aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan

Antolatuta zegoen ekitaldia aldatu behar izan dute, Martin Garitano diputatu nagusiak izandako osasun arazo batengatik. Mikel Laboaren 'Txoria txori' abestu dute hara bildutako herritarrek Inaxio Kortabarriak ikurrina igo bitartean. Jendez eta ikurrinez beteta egon da Gipuzkoa plaza, eta ikurrinaren eta independentziaren aldeko oihuak entzun dira. Bideoa: Ikurrinaren aldeko ekitaldia (Ander Gartzia, BerriaTB). [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2095/[/berriatb]

jokin sagarzazu
2014ko apirilaren 27a
07:30
Entzun

Donostiako Gipuzkoa plazan ikurrin handi bat dago gaurtik, Hego Euskal Herriko instituzioetako eraikinetan Espainiako bandera jartzera behartzen dituen Espainiako Justizaren agindua salatzeko. Ikurrina jarri, jarri egin dute. Baina horrekin batera antolatuta zegoen ekitaldia aldatu behar izan dute, Martin Garitano diputatu nagusiak izandako osasun arazo batengatik. Hasieran bihotzekoak eman diola zabaldu den arren, medikuek jada baztertu dute aukera hori, eta behaketapean egongo da medikuek agintzen duten arte. Anbulantzietako langileek tokian bertan artatu dute 20 minutuz, eta handik ospitalera eraman dute. Diputazioko iturriek BERRIAri adierazi diotenez, "oso urduri" zebilen Garitano azken egunetan.

Ekitaldia, halere, egin dute, atzerapenarekin eta diputatu nagusiaren parte hartzerik gabe izan bada ere. Iragarri bezala, Inaxio Kortabarriak altxatu du ikurrina. "Ikurrina bai, espainola ez" eta independentziaren aldeko oihuak entzun dira. Une hunkigarriena Kortabarriak ikurrina altxatu dueneko unea izan da, bertaratutako herritarrek Mikel Laboaren Txoria txori abestu baitute. Gero aurreskua dantzatu eta abestu diote ikurrinari, eta Andoni Egañak eta Alaia Martinek bertsoak eskaini dizkiote. Larraitz Ugartek hartu du hitza gero, eta esan du Garitanok "hitzaldi polit bat" zuela prestatuta, baina gertatutakoak tarteko ez zela momentua irakurtzeko. Hori horrela, eskerrak eman dizkie hara bildutakoei, eta adierazi du "aste zailak" izan direla diputazioarentzat, Espainiako bandera jartzea bete beharreko agindua zelako.

Plaka bat ere jarri du Gipuzkoako Aldundiak plaza horretan bertan. Txio baten bidez zabaldu du:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.