Plataformak kritikatu du Nafarroako Gobernuak "kriminalizatu" egiten dituela "pertsonak eta ideologia politikoak", eta jarrera horrek "etorkizuna eta elkarbitza oztopatu" egiten duela gaineratu du.
Antolatzaileen iritziz, sanferminetako txupinazoan ikurrina jartzea leporatuta eginiko atxiloketek ustelkeria kasuak ezkutatzeko helburua dute.
Halaber, gogorarazi dute azaroaren 18an Iruñeko hamahiru lagun epaituko dituztela 2010ko sanferminetako txupinazoan izandako liskarrengatik. Orduko hartan, udaletxeko plazan ikurrina zabaltzea galarazi nahi izan zuen Iruñeko Udaltzaingoak, eta istiluak izan ziren bandera zeramatenekin.
Azaroaren 9an manifestazio bat egingo dute auzi horren kontra, eta iragarri dute ekimen bat martxan jarriko dutela Ikurren Legea bertan behera uzteko.