EUSKAL HERRIA

Ikurrina eskegi dute Iruñeko suhiltzaileek, txupinazoan ikurrina jarri zutenei babesa azaltzeko

Nafarroako bandera ere zintzilikatu dute Trinitarios Parkeko langileek. Suhiltzaileak dira sanferminetako txupinazoan ikurrina jartzea egotzita inputatutako bi. Bideoa: banderak jartzeko ekitaldia (LAB). [Youtube]http://youtu.be/hMNyut2dn28[/Youtube]

2013ko urriaren 25a
15:34
Entzun

LABek antolatu du ekitaldia. Sindikatuko bozeramaile Igor Arroyok adierazpenak egin ditu, Iñigo Balbas eta Natxo Barriuso inputatuak ondoan zituela.

"Ikurriñaren kontrako jazarpena frankismo garaiko praktiken itzulera orokorrarekin" lotu du Arroyok, Nafarroako gizartearen mobilizazioa "mugatzeko asmoz UPN eta PPk bultzatutakoa". "Frankismoan nafar herritarrak elizen kanpandorreetara igo behar ziren ikurrina erakutsi ahal izateko; 1975etik aurrera, ikurrina jarri ahal izan zen Iruñeko udaletxean bertan; baina azken hamarkadan, UPN eta PPk ikurrinaren kontrako jazarpen obsesiboari berrekin diote, udal taldeen bulegoetatik kenduz, txupinazoan erakutsi nahi zutenak jipoituz, kamixetan inprimatuta eramateagatik zinegotzi bat erasotuz eta orain arrantzale bizardunak identifikatu eta zigortzearren izugarrizko baliabideak xahutuz", salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.