Eurovision

Ikurrina kenarazi zieten hiru gazteri Eurovision lehiaketako finalean

Gazteetako batek azaldu duenez, bandera kendu ezean "ondorio kaltegarriak" izango zituztela ohartarazi zieten segurtasun arduradunek.

Gazte bat ikurrinarekin Eurovisioneko finalean. @MADRIDETE
2016ko maiatzaren 16a
13:20
Entzun

Asteburuan zeresana eman du ikurrinaren presentziak Eurovision lehiaketan. Sare sozialen bidez zabaldu denez, Euskal Herriko hiru gazte ikurrinarekin sartu ziren finala jokatzen ari zen aretora, eta segurtasun arduradunek hura kenarazi zieten, eta agindutakoa egin ezean "ondorio kaltegarriak" izango zituztela ohartarazi.

Gazteetako batek salatu du haiek aretotik kanporatzen ere ahalegindu zirela segurtasun arduradunak. "Antza, segurtasunekoek ez zuten baimendutako banderen zerrenda berrituaren berri". Izan ere, debekatutako banderen zerrenda plazaratu zuten duela aste batzuk, eta han ikurrina ageri zen, EIren banderaren alboan. Ordea, zerrendak kritika gogorrak eragin zituen, eta, ondorioz, ikurrinaren gaineko debekua kentzea erabaki zuten antolatzaileek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.