Ikurrina kentzeko agindu diote Leitzako Udalari
Eraikinaren kanpoko aldean jarrita duen ikurrina kentzeko agindu dio Iruñeko Administrazioarekiko auzietako epaitegiak Leitzako Udalari (Nafarroa). Horrela, urte hasieran Nafarroako Gobernuak Ikurren Legean oinarrituta aurkeztutako helegitea aintzat hartu, eta udaletxearen kanpoaldean Nafarroako ikurrina jartzera behartu du Leitzako udal gobernua. «Aztoratutako ordena legala» berriz ezartzeko agindu dio auzitegiak Leitzako Udalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu