Bilboko konpartsek omenaldia egin diote ikurrinari Arriaga plazan. Aurreskua dantzatuz egin diote gorazarre. Omenaldia bukatu bezain laster, jaia eta aldarrikapena uztartu dituen olatu berdeak Areatzako eta Zazpi kaleetako bazterrak buzti ditu. Arriagara bildutako jendeak bat egin du Independentista Sareak deitu duen kalejirarekin.
Txutxi Ariznabarreta Independentista Sareko kideak aurreratu duenez, Kataluniako Diada baino astebete lehenago elkartasun ekitaldiak egingo dituzte Herrialde Katalanen alde euskal hiriburuetan.