Ikurrinaren aldeko kalejira eginen dute txupinazoan
IRUÑEA. Uztailaren 6an ikurrinaren aldeko kalejira bat egiteko deialdia egin dute Iruñeko hainbat bizilagunek. Kalejira 11:00etan abiatuko da, Txapitela kaletik, eta eguerdian, Udaletxe plazan bukatuko da. Azken urteotan Iruñeko Udalak euskal kulturaren, jai herrikoien eta euskal ikurren aurkako «sorgin ehiza» hasi duela salatu dute. Gainera, iazko txupinazoko gertakarietan egon ziren atxilotuei elkartasuna adierazi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu