Politika

Ikurrinaren eta independentziaren aldeko manifestazioa egingo du ezker abertzaleak Bilboko Aste Nagusian

Abuztuaren 21ean 12:00etan abiatuko da martxa Moiua plazatik.

2009ko abuztuaren 11
16:56
Entzun
Ezker abertzaleak ikurrinaren eta independentziaren aldeko manifestazioa egingo du Bilboko Aste Nagusiko egun nagusian, hilaren 21ean. 12:00etan abiatuko da martxa Moiua plazatik, Independentziaren Bidean, aldaketa polítiko eta soziala lelopean.

Gaur goizean prentsaurrekoa egin dute deialdiaren berri emateko. Bertan, Euskal Herria "blokeo egoeran" dagoela adierazi dute eta "Espainiako eta Frantziako gobernuak gatazka luzatzeko asmoa dutela" salatu. Izan ere, ezker abertzalearen ustez, Espainiako eta Frantziako Gobernuari ezker abertzalearen "proiektuak eta horrek izan dezakeen herritarren babesak" ematen die "beldurra".

Beste kasu batzuetan gertatu den moduan, oraingoan ez dute espero ezker abertzaleak deitutako martxa debekatzea, Espainiako bandera jartzearen aurka egin dituzten martxetan ez dela istilurik egon argudiatuta. Hori dela eta, "martxa debekatuko balute beste behin eskubide demokratikoak urratuko dituzte", adierazi dute manifestazioaren antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.