IKURRAK

Ikurrinari buruzko sententziaren aurka helegitea aurkeztuko du Iruñeko Udalak

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak esan du "errespetatu" egiten duela erabakia.

Ikurrina Iruñeko udaletxeko balkoian, iazko sanferminetako txupinazoan. VILLAR LOPEZ / EFE
2016ko martxoaren 8a
08:16
Entzun

Iaz sanferminetan ikurrina jarri izana "lege iruzurra" dela ebatzi du epaile batek, eta horren inguruko balorazioa egin du Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak: "Sententzia guztiak bezala, errespetatu besterik ezin dugu egin".

Ikurren Legearen balizko aldaketaz galdetuta, berriz, Ollok esan du gobernua "lekuko gisa" ari dela jarraitzen Nafarroako Parlamentuak ildo horretan egingo dituen lanak: "Ikurren Legea Parlamentuan dago, eta lege proposamen baten bidez tramitatzeaz hitz egiten ari da; hortaz, eztabaidaren erdigunea parlamentuan dago".

Ollok gogorarazi du gobernua babesten duten lau alderdien akordioan jasotzen dela Ikurren Legearen aldaketa, eta gobernuak legealdiko konpromiso gisa duela.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak, berriz, jakinarazi du helegitea aurkeztuko duela udalak ebazpenaren aurka. Gainera, eskatu du gaia "lehenbailehen eta koherentziaz" argitzeko.

Beste lege baten beharra

Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak ere ebazpenaren inguruko irakurketa egin du: “Beste behin ere, legearen indarrez milaka nafarrek berezkotzat duten sinbolo baten debekua inposatzen da". Araizen iritziz, erabakiaren bidez "sinbolo jakin batzuen inposizioa, beste batzuen debekua eta kontrakoa erabakitzen duten udalen gaineko mehatxua indartu egiten da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.