Fuerte Ymbroko zezenek Iruñeko kaleak igaro dituzten 11. aldia izan da gaurkoa, eta, aurreko egunetan bezala, azkar egin dute gaur ere bidea, 2 minutu eta 24 segundoan.
Lehen metroak elkarrekin egin dituzten arren, aurrera egin ahala banatuz joan da taldea, lasterketa bizituz. Garbia izan da, hala ere, entzierroa; lehen datuen arabera, zauritu larririk gabekoa. Ez dute inor eraman behar izan erietxera. Aldiz, tokian bertan artatu dituzte 45 lagun inguru, guztiak kolpe eta zauri txikiekin.