Ikuskizun "ezkertiarregia"

2012ko uztailaren 28a
14:45
Entzun

Erresuma Batuko kontserbadore batzuen arabera, bart gaueko inaugurazio ekitaldia "ezkertiarregia" izan zen, Danny Boyle zinema zuzendariak ikuskizunean ongizatea eta osasun publikoa aldarrikatzeagatik.

Aidan Burley diputatua izan da kritikarik gogorrenak egin dituenak. "Ezkerreko hondakin multikulturaltzat" jo du ikuskizuna.

Alderdi kontserbadoreko kide David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren bozeramaile batek eta Boris Johnson Londresko alkateak baztertu egin dituzte kritika horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.