Atzoko estreinaldiaren ondoren, BerriaTBk ikusleen erreakzioak jaso ditu bideoan. Filma oso ona dela eta zoragarria dela esan dute ikusleek, baina beste edozeren gainetik, "hunkigarria" dela adierazi dute.
Karmelo Landa (EHUko irakaslea): "Hunkigarria da filma, eta hunkituta nago. Hau ezin dugu luzaroan jasan. Jende hori guztia Euskal Herri berri honetan behar dugu lehenbailehen".
Ane Zabala (aktorea eta HamaikaTBko kazetaria: "Hunkituta nago. Maitasun handiz egindako filma da, eta negar malkoak ere baditut".
Jose Ramon Etxebarria (EHUko irakaslea): "Benetan hunkigarria da. Bost pertsona, bost nortasun, sentimenduz beterik... Estetikoki ere polita da".