Ikusmin handia piztu du adierazpenaren aurkezpenak

Sinatzaileak, ekitaldiaren amaieran. J. M. / RAP.
2011ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Gernikako Akordioak eta bereziki ezker abertzaleak biktimen inguruan zer esango zuten, ikusmin handia piztu da aste honetan, eta horren lekuko izan da atzoko ekitaldira bildu zen komunikabideen kopurua. Aieteko Jauregiko Gandhi aretoa —Nazioarteko bake konferentzia egin zen areto bera— kazetariz bete zen. Komunikabideetako profesionalak, akordioaren sinatzaileak eta gonbidatu gutxi batzuk sartu ahal izan ziren aurkezpenera. 12:00etan hasi zen ekitaldia. Agiriaren irakurketa zuen ardatz, eta halakoetan ohi den bezala, ez zen galde-erantzunetarako tarterik egon. Euskal Herriak konponbidea nahi du zioen kartel baten aurrean eseri ziren Gernikako Akordioaren sinatzaileen ordezkariak. Jose Luis Otamendiren Aritmetika ariketa olerkiaren irakurketarekin eta biolinista baten doinuekin ireki zuten ekitaldia. Ondoren irakurri zuten agiria: EAko Pello Urizarrek eta Aralarreko Rebeka Uberak euskaraz eta ezker abertzaleko Rufi Etxeberriak eta Alternatibako Amaia Agirresarobek gaztelaniaz. Etxeberriak erakarri zuen argazkilari gehienen arreta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.