AZPIEGITURAK

Ilara batzuk sortu dira San Mameseko sarbide berrian

Goizaldean zabaldu dute Bilboko sarbide berria, eta eguerdirako hasi dira lehen auto ilarak sortzen. Astelehen goizean espero dituzte gorabehera handienak. Bideoa: ilarak San Mameseko sarbide berrian.   [YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=q5Fy9L32Hhw[/YouTube]

2013ko maiatzaren 18a
15:57
Entzun

Lau urteko obrak, 215 milioi euroko gastua, eta zabalik da gaurtik San Mameseko sarbide berria Bilbon. Urteetan agindutakoa bete dute gaur erakundeek, eta itxi dute Sabino Aranako sarbidea. Kontua da, ordea, itxitako bideak baino ibilgailu gutxiago hartzeko gaitasuna daukala bide berriak, eta jadanik sortu dira lehen auto ilarak, nahiz larunbata izan. Bihurgune gehiago ditu bide berriak, eta abiadura motelagoan doaz autoak; gainera, semaforoak daudenez kaleetan, inbutu gisakoa sortzen da sarbidean. Astelehen goizean espero dituzte arazo handienak, jendea lanerako bidean dela.

Juan Garaiko sarbideetako bat irekitzea erabaki dute erakundeek egoera horren aurrean. Hamar urtean itxita eduki dute bide hori, eta hango bizilagunak kexu dira orain. Errekaldeko auzotarrek ere protesta egin dute Sabino Aranako sarbidearen parean; gogorarazi dute auzo horretatik igarotzen den autobide zatia ere botako zutela agindu zietela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.