Trafikoa

Ilara luzeak errepideetan

Eguerdian 7 kilometroko auto ilarak izan dira Biriatun eta 6 kilometrokoak Armiñongo lotunean.

Auto pilaketak Biriatun, Baionarako bidean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 24a
14:15
Entzun

Aste Santuko jai egunak baliatuta, asko dira egunotan autoa hartzen dutenak, ondorioz, ohiko bilakatu dira auto pilaketak errepideetan. Gaur eguerdian zazpi kilometro arteko auto ilarak sortu dira AP-8an Biriatun, Baionarako bidean. Pilaketak murrizte aldera trafikoa GI-636 errepidetik desbideratzen ari dira.

Handia da trafikoa Armiñon aldera ere. Han, A-1 eta AP-1 errepideen arteko lotunean, sei kilometro inguruko ilarak sortu dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.