Adierazpen askatasunaren alde lelopean gaur Bilbon egitekoak ziren manifestazioa debekatu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. Horren aurrean, biltzeko deia egin zutenek prentsaurrekoa eskaini dute gaur eguerdian Bilboko Zabalburu plazan eta "ilegalizazioen aurrean herritar oro altxatzeko" deia egin dute. "Ez gaude proiektu politiko bat aldarrikatzen, ez gaude auto politiko bat aldarrikatzen. Demokrazia eta askatasuna aldarrikatzen dugu", nabarmendu dute. Euskal Herria bakean uzteko ere eskatu diote Ertzaintzari eta Alderdien Legearen ondorioz jasaten diren erasoak eteteko.
Prentsaurrekoaren ostean, hainbat lagun Zabalburu plazatik Autonomia kalean behera abiatu dira, Ertzaintzaren furgoiak atzetik zituztela. Edukiontzioak errepidean gurutzatu dituzte eta ertzainek kargatu egin dute. Istiluak izan dira eta manifestariak sakabanatu egin dituzte. Gutxienez hiru lagun atxilotu dituzte. Ertzainetako batek zauri arinak jasan dituela adierazi du Herrizango Sailak.
Gaur egitekoa zen martxa Bilboko hainbat herritar eta konpartsetako kidek deitu zuten. "Manifestaziorako deia egin zuen herritar bat gaur, Bilboko Ertzaintzaren komisaldegira joan eta deialdia ezeztatu" duela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
politika
"Ilegalizazioen aurrean herritar oro altxatzeko" deia luzatu dute Bilboko manifestazioaren deitzaileek
Atzo Jaurlaritzak debekatutako martxaren deitzaileak Bilboko Zabalburu plazan elkartu dira prentsaurrekoa eskaintzeko. Hori amaitutakoan, hainbat lagun Autonomia kalean behera abiatu dira. Ertzaintzak kargatu egin du eta istiluak izan dira. Hiru lagun atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu