2012ko irailean atxilotu zuen Ertzaintzak Gonzalez Balmasedan (Bizkaia), urte hartako martxoaren 29ko greba orokorrean lehergailu bat jarri izana egotzita. Pablo Ruz epaileak espetxera bidali zuen, "kalte terroristak" eragin zituela argudiatuta. Iazko urtarrilera arte izan zuten preso, lau hilabete inguruz.
Atxiloketa izan zenean, ezker abertzaleak "atxiloketa politikoa" izan zela salatu zuen.
Aurtengo otsailean, urtebeteko zigorra ezarri zion Gonzalezi Auzitegi Nazionalak —fiskalak bost urtekoa eskatu zuen—. Auzipetuaren aurkako zantzu bezala erabili zuten orduan galderei erantzun ez izana, baina Gorenak gogora ekarri du eskubide bat dela hori, errugabetasun presuntzioa babesten duena. Gonzalez frogarik gabe zigortu zutela ere ebatzi dute gaztea absolbitzeko.