euskal pRESOAK

Imanol Larrañaga eta Oscar Oviedo presoak libre geratu dira

2010eko martxoaren 3a
15:12
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, Imanol Larrañaga (Bera, Nafarroa) presoa libre geratu da gaur, bost urte espetxean eman ondoren. 2001eko martxoaren 23an atxilotu zuten, ETArekin harremana izatea egotzita. Gero aske utzi bazuten ere, epaitu ondoren bost urteko espetxe zigorra jarri zioten eta 2005eko urriaren 22an preso sartu zuten, Iruñean. Orain Zuerako (Espainia) kartzelan zeukaten.

Oscar Oviedo (Iurreta, Bizkaia) ere aske gelditu da; atzo, hain zuzen, AAMk dioenez. Lau urte egin ditu espetxean. Espainiako Poliziak atzeman zuen, kale erasoetan parte hartzea leporatuta. Dueñasko (Espainia) presondegian zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.